Genero indarkeriaren aurkako eguna aldarrikatu dute Samaniegon

Erabiltzailearen aurpegia Samaniego Ikastetxea 2014ko azaroaren 25a

Goizean goizetik irratsaio batekin hasi dugu eguna. Bertako esatariak ikasleak zein irakasleak izan gara, eta gaiaren inguruan aritu gara solasaldi goxo batean, eskolako gela guztietan entzuleak genituelarik.

Bikaina izan da benetan mezua eta bertsoak ere tartekatu ditugu, ikasleak bertsolaritza saioetan eginikoak, noski.

Ondoren, eskolako sarreran indarkeriaren aurkako logoa ere eraiki dugu, gela bakoitzak bere zatitxoa itsasiz. Ikasleak gai honen inguruan sensibilizatzeko aukera izan dugu eta gurasoei ere helbide elektroniko bat luzatu diegu ikus-entzunezko labur bat ikus dezaten.

INDARKERIARIK EZ, JARRERA ONA BAI! leloa jarri diogu egunari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!