Azoka ekologikoa

Erabiltzailearen aurpegia Samaniego Ikastetxea 2014ko azaroaren 3a

Samaniego ikastetxeko 6. mailako ikasleek baratzean landutako produktuekin azoka ekologikoa egin zuten, gurasoei salgai jartzeko.

Gelan praktikatu zuten balantzarekin, produktuak pisatu eta hauen prezioa kalkulatuz, ale-sorta-kilo… kontzeptuak barneratuz, euro eta zentimoekin ariketak eginez… Egunean bertan, baratzean barazkiak eta fruituak bildu, garbitu eta sortak egin zituzten.

Produktu guztiak prestatzean, goiko eraikinera joan eta postua prestatu zuten haurrek. Eta ia-ia eramandako guztia saldu zuten! Bildutako diruarekin landare eta haziak erosiko dituzte baratza lantzen jarraitu ahal izateko.

Eskerrik beroenak bertan parte hartu zuten guztioi!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!