Mugikortasun astea Samaniegon ere!

Erabiltzailearen aurpegia Samaniego Ikastetxea



 

Urtero bezala, Samaniego ikastetxean, irailaren 22tik 26ra, Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea ospatzen ari gara.

Mugikortasun iraunkorra bultzatu nahi dugu, eskola-komunitate osoa oinez, bizikletaz zein garraio publikoan ibiltzera animatuz. Eta, horretarako, aste honetan, ikasleentzako ekintzak antolatu ditugu.

Hona hemen egitaraua:

• H.H.: Patioko zirkuituan ibilaldia: triziklo, patinete... kalean arriskurik gabe ibiltzeko arauak landuko dira.

• L.H. 1-2.zikloan: Geletan bide hezkuntza landu ondoren Zirkuituan ibilaldia taldeka.

• L.H. 5-mailakoek, duatloian parte hartuko dute eskola inguruan (patinetan -korrika) eguraldia lagun. Bukatzean hamaiketakoa banatuko zaie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!