kaixo denei! gaur euskararen eguna ospatu dugu es

Erabiltzailearen aurpegia Samaniego Ikastetxea 2013ko abenduaren 3a

kaixo denei! gaur euskararen eguna ospatu dugu eskolan eta primeran pasa dugu. Haur Hezkuntzakoek Mantto maskotaren urtebetetzea ospatu dute, emanaldiak egin dituzte, euskal jolasak, merienda... eta Lehen Hezkuntzakoek irratsaioa (bertsolaritza txapelketari buruzkoa), jolasak, karaokea, ekitaldia gimnasioan (dantzariak, bertsolariak, musikariak...) . Bi lehiaketa ere antolatu ditugu, ikasleen artean bat eta bestea helduon artean (irakasleak, begiraleak...) eta dena oso ondo atera da. Gauean, berriz, hainbat irakasle eta gurasok kantu afaria izango dugu Zuloaga Txikin, karaokea jarri dutela aprobetxatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!