Lehen urratsa

Erabiltzailearen aurpegia Jose Luis Rebordinos 2018ko azaroaren 18a

Honelako egitasmoak oso onak dira euskara ikasten ari garen jendearentzat, solasaldi errazak jarraitu eta ia-ia dena ulertu dezakegunontzat. Askotan, gure arazoa, gure ideiak ezin ditugula ongi adierazi da.

Horrelakoetan gaztelaniara, gure jatorri-hizkuntzara, jo behar izaten dugu. Ariketa sozial honek, euskaldunekin naturaltasunez harremanetan egotea eta elkar-ulertzea errazten digu, inor bere jatorriko hizkuntzari uko egin gabe eta gu, zailak egiten zaizkigun egoeretan euskaraz hitz egitera behartu gabe.

Solasaldi hauek, guztiontzat bai euskaraz eta bai gaztelaniaz normaltasunez mintzatzeko lehen urrats bat izatea espero dut.

Horregatik, BELARRIPREST izango naiz ni, eta horretara animatzen ditut nire moduko guztiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!