Larunbatean ate irekiak, bazatoz?

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2026ko urtarrilaren 19a

Larunbatean 11:00etan egingo da jardunaldia herri eskolan.

Larunbatean, urtarrilaren 24ean, ate irekien jardunaldia egingo da Pedro Maria Otaño herri eskolan, goizeko 11:00etan.

2026-2027 ikasturteko aurrematrikulazio epearen atarian, Otañok eskolako ateak irekiko dizkie familiei. Bertan, eskolako proiektua ezagutzeko aukera izango dute eta barne espazioak bisitatuko dituzte 11.00etatik aurrera. Amaitzeko, elkar ezagutzeko kafe tertulia goxoa eskainiko zaie. Otañon, zabalik!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!