Udaberri Fest maiatzaren 20an

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2025eko maiatzaren 14a

Komunitatearen festa egingo dugu ikastetxean, 15:15etik aurrera.

Aurten ere, ohiturari jarraituz, komunitatearen festa (Udaberri Fest) ospatuko dugu maiatzak 20an, asteartean.

Egun horretan, festa giroan elkarrekin hainbat ekintza egiteko aukera izango dugu:
  • 15:15ean aitona-amonen bisita izango dugu eta eskolako pasabideetan zehar urteko erakusketa ikusteko aukera izango da.
  • 16:40ean, Otañon, burlarik ez, irainik ez eskolako arauari erreferentzia eginez, Tontolapiko ipuinaren antzezpena izango dugu.
  • Ondoren, Euskaraldiaren aurkezpena gauzatuko da ikasleen ahotik. Jarraian, Euskaraldiko talde argazkia atera eta guztion artean horma-irudiak egiteko aukera izango dugu. Ekitaldiari amaiera emateko, mokadutxoa izango dugu.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!