Otaño fest! jaialdia abian da

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2025eko otsailaren 26a

Musika mota ezberdinak entzuteko aukera izango da: klasikoa, rock, elektronikoa eta sorpresa gehiago izango dira. Joxe Arregi plazan, 15:30ean.

Pedro Maria Otaño herri eskolan inauteriak ospatuko dituzte ostegun arratsaldean, 15:30etik aurrera. Aurtengo gaia, musika mota ezberdinak da. Denetarik ikusi eta entzuteko aukera izango da bertan: musika klasikoa, rock musika... egungo talderik ezagunenen musika ere entzun eta dantzagai izango da.

Horretarako, 15:15ean herriko kaleak alaituko dituzte desfilearen bitartez. Ondoren, Joxe Arregi plazan emanaldia eskainiko dute, bertan meriendaz gozatzeko aukera izango dutelarik.

Beraz, inauterietan murgiltzeko aukera paregabea eskainiko du ostegunean Otaño eskolak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!