Jardunaldia asteartean Otaño herri eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2025eko urtarrilaren 20a

Ausarten Kluba erremintaren inguruko hitzaldia izango da eskolan urtarrilaren 21ean, 16:40ean, Mediatekan.

Datorren asteartean, urtarrilak 21, 16:40ean Otañoko komunitatean eredu dialogikoa oinarri harturik, gatazken prebentzio eta kudeaketarako bertan darabilten Ausarten Kluba deritzon erremintaren inguruan arituko dira. Horretarako, punta puntako hizlariak izango dira bertan: Harkaitz Zubiri, EHUko irakasle eta ikertzailea, eta baita Ane Olabarria eta Aitor Galar irakasle eta ikerlariak ere.

Eskolak, komunitateko kideak eta herritarrak gonbidatu ditu bertara. Haur zaintza zerbitzua ere izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Ate irekiak urtarrilaren 25ean

Bestalde, Zizurkilgo Otaño herri eskolak “Guk Otaño!” lelopean, otsailaren 3tik 14ra egingo den aurrematrikulazio kanpainari ekin dio. Horretarako, datorren larunbatean, urtarrilak 25, ate irekiak antolatu ditu. Interesa duen orok 11:00etan izango du bertaratzeko aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!