Badator Negua, Olentzero eta Mari Domingi

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2024ko abenduaren 23a

Hirugarren hiruhilekoari amaiera emateko egun berezia egin dugu.

Eskolaren lehenengo hiruhilekoari amaiera emateko egun berezia izan dugu gaurkoa. Haur Hezkuntza eta lehenengo eta bigarrengo LHko ikasleek Mari Domingiren eta Olentzeroren bisita jaso dute. Hamaika galderez josi dituzte gure bi pertsonai kuttunak. 
 
11.30etan eskola osoak frontoian hainbat abesti kantatu ditu elkarrekin. Ondoren hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleak soinu eta panderoz lagunduta Joxe Arregi plazara jaitsi dira. Bertara gonbidatu dituzte Uliazpiko taldekoak, Zizurkilgo jubilatuetako eta Hernandorena Kultur Elkarteko kideak. Euriari aurre eginez taldean abestu dute herriko plazan.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!