Euskararen Eguna 2024

Euskararen Eguna ospatu dute Otañon

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2024ko abenduaren 3a

Otañon euskara, hitza eta giltza.

Zizurkilgo Otaño eskolan Euskararen Eguna ospatu dute urtero ohitura duten bezala. Aurtengo ospakizunerako egitaraua bete betea izan dute.

Haur Hezkuntzakoak party apartan jolasten pasa dute goiza, aurpegiak margotuz eta esku-lan ezberdinak egiteko aukera izan dutelarik.

Lehen Hezkunzako ikasleek, goizean pertsonaia ospetsu baten bisita izan dute. Aurten, Nahia Zudaire igerilari usurbildarra gertuagotik ezagutzeko aukera izan dute. Honek, Parisko Joko Paraolinpikoetan bizi izandako esperientzia kontatu du besteak beste.

Arratsaldean berriz, eguraldia lagun ez izan arren,  herri kirolez gozatzeko aukera izan dute Otañoko ikasle guztiek eskolako frontoian: Zaku karrerak, sagar biltzea, txingak… bezalako ekintzetan aritu dira ikasle, irakasle eta baita ekintza honetara gerturatu diren zenbait guraso ere.

Gaurko egunari amaiera emateko, gaztaina jana egin dute.

Otañon euskara, hitza eta giltza!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!