EHUko ikasleak Pedro Maria Otaño eskolako ikasleekin lanean

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2024ko urtarrilaren 21a

Irakasle Eskolako 4. mailako gela bat gurean izango dugu gure praktika eredugarriaren berri izan dezaten.

Gure komunitatea ikasle, familia, langile eta herriko eragileek osatzen dugu eta guztion elkar lana ezinbestekoa da. Boluntarioak komunitateko parte garrantzitsu dira gure eguneroko jardunean. Ateak irekiak ditugu uneoro guztientzat. Otaño EHUko Irakasle Eskolarekin hartu emanean egoten da eta oraingoan, urtarrilaren 26 goizean, Irakasle Eskolako 4. mailako gela bat gurean izango dugu gure praktika eredugarriaren berri izan dezaten eta euretan, ikasleekin zuzenean aritzeko. Esperientzia hauetatik guztiok aberasten gara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!