2024/2025 IKASTURTEKO AURREMATRIKULAZIOA

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2024ko urtarrilaren 13a

2024/2025 ikasturterako aurrematrikula epea otsailaren 7tik otsailaren 23ra izango da. Pedro Mª Otaño Herri Eskola ezagutu ahal izateko ATE IREKIak urtarrilaren 27an, goizeko 11etan, antolatu ditugu. 

Gure eskola ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu. Ate irekietan, haurtzaroaren garrantzia, eskolako lan ildo nagusiak, metodologia eta eskolak eskaintzen dituen zerbitzuak zeintzuk diren azalduko ditugu. Eskola gertutik ezagutzeko eta eskola bera osatzen dugunokin egoteko aukera ez galdu.

Edozein zalantza izanez gero edo ate irekietan ezin baduzue parte hartu, gurekin harremanetan jartzeko bideak hauek dira:  

Otañoko ateak beti zabalik izango dituzue!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!