Harreman Osasuntsuen hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2023ko urriaren 30a

Pedro M. Otaño Ikas komunitateko formazioa izango da azaroaren 6ean, 16:40tatik 18:00tara Mediatekan.

Ikas Komunitatea garen heinetik, Harreman Osasuntsuei garrantzi berezia ematen diogu. Irakasle, familiak eta komunitateko kide guztiek ildo beretik lan egitea garrantzitsua dela deritzogu eta hau gerta dadin, formazio desberdinak eramaten ditugu aurrera. Honenbestez, datorren astean komunitate osoarentzat hitzaldia izango dugu, Harkaitz Zubiri EHUko irakaslearen eskutik. Elkarren zaintza denon ardura delako!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!