Kaldereroak inauteriak iragartzera etorriko dira Pedro Mari Otaño herri eskolara

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2023ko otsailaren 9a

Ostiralean, 15:30ean eskolatik aterako da konpartsa eta Joxe Arregi plazara bitarteko bidea egingo dute.

Otsailaren 10ean kaldereroak etorriko dira Pedro Mari Otaño eskolara. Ikasle gazteenak kaleetan zehar ibiliko dira eta Joxe Arregi plazan amaituko dute. Irteera eskolatik 15:30ean izango da.
 
Zein ederra zein xarmanta Zizurkilgo lurra eta herria... kalez-kale kaldereroek inauteriak iragarriko dituzte. Pedro Mari Otañoko ikasle gazteenak zartaginak astinduz eta musikaren laguntzarekin kaleetan zehar ibiliko dira, Joxe Arregi Plazan amaituz. Bertan, eskolako zaharrenei emanalditxoa egingo diete.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!