2023/2024 matrikulazio epea

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2023ko urtarrilaren 31

2023/2024 ikasturterako matrikula epea otsailaren 13tik otsailaren 24ra luzatuko da. Pedro Mª Otaño Herri Eskola ezagutu ahal izateko Ate irekiak otsailaren 11an, goizeko 11etan, antolatu ditugu. 

Ate irekietan, eskolako espazio desberdinak ikusteko aukera izango da. Bisita gidatu honetan eskolako lan ildo nagusiak eta metodologia azalduko dira. Horrez gain, hainbat jarduera arrakastatsu ikusteko aukera egongo da eta eskolak eskaintzen dituen zerbitzuak ere azalduko dira. Edozein zalantza, jarri harremanetan eskolarekin. 

Ekarri beharreko dokumentazioa ondorengoa da:

  • Familia liburuaren fotokopia.
  • Bi gurasoen edo lege-tutoreen NAN edo NIEren fotokopiak.
  • Bizileku familiarraren ziurtagiria (familia osoarena).
  • Kontu korrontearen zenbakia (IBAN).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!