'Otañon badator' saioa

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2022ko azaroaren 22a

Duela 20 urte amets egin zuten familia ohi, ikasle ohi, irakasle ohi eta herriko eragile ezberdinek hartu dute parte saioan.

2002-2003 ikasturtean Zizurkilgo P.M. Otaño Herri Eskola "Ikas-Komunitatea" bilakatu zen."Ikas-Komunitatea" mundu zabalean kokatzen diren eskola ezberdinez osatutako eskola sarea da. Eskola hauen ezaugarri garrantzitsuenetako bat eskolaren egitura parte hartzailea da. Ikasleek, irakasleek, familiek eta boluntarioek eskolako batzorde eta bilgune ugarietan parte hartu eta erabakitzeko aukera dute. 
 
Ikas-Komunitate bilakatu ostean lehen urratsa nolako eskola nahi zen amestu zen. Amets hartatik eskolako zutabe nagusiak eraiki ziren. Aurten, berriz amesteko garaia iritsi da. Nolako eskola nahi dugu P.M. Otaño izatea?  
 
"Otañon badator" saioan duela 20 urte amets egin zuten familia ohi, ikasle ohi, irakasle ohi eta herriko eragile desberdinek parte hartu zuten atzokoan, orduan bizitakoa partekatu eta lekukoa pasaz. Interesgarria eta aberasgarria izan zen atzo jasotako informazio guztia. Orain etapa berri baten sartzen gara... Goazen denok amestera!
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!