Fruta eguna Otaño eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2021eko irailaren 29a

Elikadura osasuntsua indartzeko fruta jatea sustatuko dugu eskolan

Zizurkilgo Pedro Maria Otaño herri eskolan elikadura osasuntsua indartzeko asmoz, hamaiketakoan fruta jatea sustatu nahi dugu. Horretarako, gutxienez astelehen eta asteazkenetan fruta jaten dugu. Ohitura honi hasiera emateko Fruta Eguna antolatu dugu eta ikasleek gustura jan dituzte mandarina eta platanoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!