'Juul, harreman osasuntsuetan hezi' emanaldia astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2021eko maiatzaren 26a

Maiatzaren 31ean, astelehena, Juul, harreman osasuntsuetan hezi emanaldia burutuko dugu Pedro Maria Otaño Herri Eskolako familientzako. 

Emanaldi honek ikasturte osoan zehar ikasleek harreman osasuntsuen alde egindako lana jasotzen du: indarkeria jokabideak identifikatzen, hauek azalerazten eta salatzen. Isiltasuna apurtzearen garrantzia. Biktimaren alde jartzea. Taldea jokabide koldarren aurrean ahalduntzea.  Hauek guztiak Jull ipuina aitzakia bezala hartuta landu dituzte. Familiek ere parte hartzeko aukera izan dute. Adore pertsonaia ausartari buruzko definizioekin horma irudia osatuz. Lanketa aberasgarria izan da. 

Juul, harreman osasuntsuetan hezi emanaldia izango da astelehenean, maiatzaren 31n:

  • LH4ko ikasle ordezkariak aurkezle lanetan ariko dira. Emanaldian egindako lanaren laburpena egingo da, familiek egindako ekarpenekin osatutako horma irudia aurkeztuko da, Adore pertsonaia irudikatzeko marrazki lehiaketaren ibilbidea azalduko da, Juul ipuinari emandako amaiera desberdinekin osatutako bilduma erakutsiko da...

  • Juanjo Urruzolak espresuki eraikitako Juul eskulturaren aurkezpena egingo da.

  • Eta hainbat lanen erakusketa gidatua. 

Bi emanaldi egingo dira aforo eta segurtasun neurriak betetzeko. Lehenengoa 16:45ean eta bigarrengoa 17:30etan. Izen ematea aurrez egin beharko da.



 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!