Emakumeen Eguna Otaño herri eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2021eko martxoaren 5a

Martxoaren 8a, astelehena, Emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko zein eskubide horiek betetzea eskatzeko erabiltzen den eguna da. 

Egun honen harira hainbat jarduera egingo ditugu eskolan:
  • 9.30ean Irakurketa eskaintza megafoniatik Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.
  • 11.00etan Ipuin Saltsa Haur Hezkuntzako ikasleentzat.
  • Liburutegian Emakumeen Txokoa eratu da: emakume idazleak, emakume ilustratzaileak, emakumeak protagonista diren liburu eta ipuinak...
  • 15.00etan Hodeietan Dantzan Kontalari2 taldearen ipuin kontaketa antzeztua Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!