Bisita pertsonalizatuak eta Eskola Kalera ekimena

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2021eko urtarrilaren 15a

Iazko Eskola Kalera ekimeneko irudia.
2020/2021 ikasturtean eskolan hasi nahi duten ikasleen matrikulazio epea urtarrilaren 18an, astelehena,  hasiko da. Epea urtarrilaren 29 arte luzatuko da.
 

Egungo egoera ikusirik Pedro Mª Otaño Herri Eskola ezagutzeko interesa duten familientzat bisita pertsonalizatuak antolatzen ari gara. Horretarako, eskolarekin harremanetan jarri behar da. Harremanetarako bideak hauek dira:
 
Bestalde, eguraldia lagun badugu urtarrilaren 21ean, osteguna, Eskola Kalera ekimena burutuko dugu. Eskolako ikasleak herriko plaza desberdinetan kirol-jolas desberdinetan arituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!