Herri Eskolaren urteroko jaialdia, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2019ko ekainaren 6a

Ekainaren 8an, larunbata, Zizurkilgo Pedro Mari Otaño Herri Eskolako jaialdia izango dugu.

Familiak, irakasleak eta ikasleak buru-belarri gabiltza festa honen antolaketan. Jarraian, egun honetarako egitaraua bidaltzen dizuegu:

10:30. GOSARIA FESTA GIROAN

11:00. PAGAMUÑOTIK, BURUHANDI ETA ERRALDOIEN KALEJIRA

12:00. IKASLEEN EMANALDIA. Ikasleak 11,50etan oholtza ingurura gerturatzea eskertuko da. Erakusketaren irekiera gimnasioan.

14:00. HAURREN BAZKARIA, ONDOREN, 14,30ETAN HELDUAK

16:00. PUZGARRIAK, JOLASAK ETA BINGOA

16:30. ESKULAN TAILERRA

17:00. MERIENDA

19:00. APUSTUKO SARI BANAKETA ETA AFARIAREN ZOZKETA

20:00. AMAIERA

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!