1993. urtez geroztik Zizurkilgo herria El Salvadorreko Segundo Montes Komunitatearekin senidetuta dago. Urtero ospatzen da Senidetzearen Eguna. Aurten, zehazki, ekainaren 1ean izango da. Egun honen bueltan, Salvadorko ordezkariak etortzen dira bisitan. Pedro Mª Otaño Herri Eskola Salvadorreko Segundo Montes Komunitateko Henry Ortiz ikastetxearekin senidetua dago, baita ere. Senidetze honek esperientzia truke bat izateko aukera eskaintzen digu. Urtero-urtero eskoletako zuzendaritzak harremanetan jartzen dira eta ikasleen arteko elkar trukerako esperientzia bat adosten dute. Gaiak asko izan dira: Herri bakoitzeko festa eta ospakizunak, musika taldeak, herriko txoko kuttunak, Aiztondo bailarako biodibertsitatea... Aurtengo gaia Eskola bera izango da. Nolakoa da bakoitzaren eskola? Bideo-muntai batean oinarrituko da. Hala ere, elkarlan honez gain Pedro Mª Otaño Herri Eskolak hainbat ekintza burutzen ditu dirua bildu eta Henry Ortiz eskolara bideratzeko: Zizurkilgo Azoka Berezian parte hartu, Eskolako Egutegia, Gabonetako eta Santa Agedako errondak eta Ipuin Kontaketa Solidarioa. Azken honetan jarri nahi genuke arreta berezia.
Ipuin Kontaketa hau Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek burutzen dute. Aurten 7 gune antolatuko dira eta bakoitzean ipuin kontaketa desberdin bat egingo da. Ondoren, kontaketarekin erlazionatutako jarduera bat burutzen da. Ipuinak desberdinak dira baina aurten badute guztiek ildo berdin bat. Ikastetxean urte osoan lanean aritu garen gaiarekin lotura du: Harreman osasuntsuak. Ipuin guztiek badute mezu positibo bat, harreman osasuntsuak eratze aldera egiten duena