Robotikako lehen saioa Pedro Mari Otañon

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2019ko martxoaren 28a

Robotikako lehen saioa Pedro 1 1553874931566
Robotikako lehen saioa Pedro 2 1553874932266
Robotikako lehen saioa Pedro 3 1553874932687
Robotikako lehen saioa Pedro 4 1553874933102
Robotikako lehen saioa Pedro 5 1553874933476
Robotikako lehen saioa Pedro 6 1553874933959

Gaur, martxoak 28an, osteguna, goizeko 09:30ean Otaño eskolan talde interaktiboetan robotikako lehen saioarekin hasi gara.

“STEAM” Ingelesezko akronimoa da: Science, Technology, Engineering, Arts eta Maths, hots, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak. Steam hezkuntza estrategia bat da eta estrategia honek ondorengoa lortu nahi du: Pentsamendu zientifiko, teknologiko, artistiko eta matematikoaren kultura suspertzea, eta ikasleak, erabakiak hartzeko orduan, ebidentzietan oinarritutako arrazoimena erabil dezaten bultzatzea, arazoak ebatziz eta lan kooperatiboa erabiliz.

Helburuak hauek izanik robotika helburu hauek lortzeko bidean darabilgun baliabide bat da. Robotikan, robotak edo gailu desberdinak programatuz, hauei mugimendua ematen lortzea bilatzen da. Ikaskuntza prozesu paregabea da. Robotikak ez du soluzio bakarra eskaintzen, hamaika modu desberdin eskaintzen ditu, ikasleen arteko komunikazioa eta elkarlana bultzatuz. Era berean, sormena, lidergoa eta frustrazioarekiko tolerantzia jorratzeko aukera eskaintzen du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!