Steam disziplinak, robotika talde interaktiboetan

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2019ko martxoaren 26a

Martxoak 28an, osteguna, goizeko 09.30ean Pedro Mari Otaño eskolan talde interaktiboetan robotikako lehen saioarekin hastera goaz.

“STEAM” Ingelesezko akronimoa da: Science, Technology, Engineering, Arts eta Maths, hots, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak. STEAM hezkuntza estrategia bat da eta estrategia honek ondorengoa lortu nahi du: Pentsamendu zientifiko, teknologiko, artistiko eta matematikoaren kultura suspertzea, eta ikasleak, erabakiak hartzeko orduan, ebidentzietan oinarritutako arrazoimena erabil dezaten bultzatzea, arazoak ebatziz eta lan kooperatiboa erabiliz.

Helburuak hauek izanik robotika helburu hauek lortzeko bidean darabilgun baliabide bat da. Robotikan, robotak edo gailu desberdinak programatuz, hauei mugimendua ematen lortzea bilatzen da. Ikaskuntza prozesu paregabea da. Robotikak ez du soluzio bakarra eskaintzen, hamaika modu desberdin eskaintzen ditu, ikasleen arteko komunikazioa eta elkarlana bultzatuz. Era berean, sormena, lidergoa eta frustrazioarekiko tolerantzia jorratzeko aukera eskaintzen du.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!