Ana Vidu izango da astelehenean Pedro Mari Otaño eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2019ko otsailaren 7a

'Zer da biolentzia?' galderari erantzungo dio adituak eta egoera horietan nola esku hartu azalduko du. Astelehenean, otsailak 11, 16:45ean Otaño eskolako mediatekan izango da saioa.

Otaño eskola Harreman Osasuntsuen planean murgilduta dabil. Haurrek beraien ikasketa prozesuan aurrera egin dezaten ezinbestekoa da beraien harremanak osasuntsuak izatea, honek haurra eskolan gustura egotea ekartzen baitu eta gustura dagoen haurrak aurrera egiten du bere garapen prozesuan.

Hau dela eta, azaroan egindako jardunaldi arrakastatsuari segida emanez bigarren jardunaldi bat antolatu dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!