'Piztiak bizi diren lekuan' antzerki musikatuaren aurre estreinaldia

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2019ko urtarrilaren 11

Asteartean, Villabonako Gurea antzokian izango da emanaldia, 11:15ean. Pedro Mari Otaño ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleekin batera, San Millan eskolakoak eta Villabonako Flemingekoak izango dira ikusle. Guztira, 251 ikasle izango dira.

Maurice Sendaken ipuin klasikoan oinarritutako antzerki musikatuaren aurre estreinaldia izango da Villabonako Gurean. Zizurkilgo Pedro Mari Otaño eta San Millan eskolako eta Fleming eskolako zuzendari diren Gema Chopeitiak, Mintxa Agirrek eta Jexux Quesadak egingo dute antzerki musikatuaren aurkezpena.

Pedro Mari Otaño eskolak beste bi ekitaldi ere antolatu ditu hurrengo urteetarako:

-Urtarrilak 24, osteguna. 17:00etan bi urteko ikasgelan haurrei zuzendutako ipuin kontaketa egingo da Kontalari2 taldearen eskutik. Sarrera doakoa da eta bi urteko edozein haurrei zuzendutakoa. 

-Urtarrilak 26, larunbata. 11:00etan Pedro Mari Otaño eskolako ate irekien jardunaldia egingo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!