Haurren arteko harremanen inguruko bideokonferentzia

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2018ko abenduaren 10a

Gaur, abenduak 10, 16:45ean, Pedro Mari Otaño eskolako mediatekan izango da bideokonferentzia eta herritarrei irekia izango da.

Pedagogian doktorea, Gironako unibertsitateko irakaslea eta Crea taldeko ikertzailea den Patricia Melgarrek eskainiko du. Euskaraz eta gaztelaniaz izango da, eta ondoren, lan-dinamika irekiak egingo dira. Haur txoko zerbitzua izango da doan bideokonferentziak irauten duen bitartean.

Pedro Mari Otaño eskolan badira urte batzul Harreman Osasuntsuen Planari (HOP) heldu geniola. Honen barnean, iaz adostu genuen araua ondorengoa izan zen: “Zaindu nazazu, zainduko zaitut. Otaño eskola ausarta”. Arau honek, urtero-urtero, lanketa baten ostean harreman osasuntsu batzuk izateko konpromiso batzuk hartu behar ditugula gogorarazteko balio digu.

Ikasturte honetako konpromisoa gatazkei aurre egiteko eta gatazkak kudeatzeko begirada berri bateratu behar dugula da. Begirada berri honek gatazkei aurre egin eta kudeatzerako orduan modu berean jokatzeko jarraibideak zeintzuk diren erakutsiko digu. Denok berdin jokatzeko, denon parte hartzea oso garrantzitsua da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!