Bi ekintza antolatu ditugu datorren asterako

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2018ko urtarrilaren 19a

Batetik, urtarrilaren 23an, asteartean Haur Hezkuntzako gelen berrikuntzaren inaugurazioa egingo dugu eta bestetik, urtarrilaren 25ean, ostegunean 0 eta 2 urte arteko ikasleei zuzendutako ipuin kontaketa saioa izango dugu.

 

Pedro Maria Otaño ikas komunitatea den neurrian, ikastetxean antolatzen diren jarduera komunitateak antolatuak izaten dira. Oraingo honetan eta eskolako ildoari eta batez ere, Haur Hezkuntzako ildoari jarraituz, gelek moldaketa bat behar zutela iruditzen zitzaigun. Eskolako senideei beharra luzatu eta haiek auzolanean gelei itxuraldaketa ederra eman diete. Udalaren laguntzari eta senideen elkarlanari esker gela eraberrituak gelditu zaizkigu. Lan horri nolabaiteko eskertza eman nahian, datorren asteartean 16:45etan Haur Hezkuntzako gelen inaugurazio ekitaldia egingo da. Bertan, parte hartzaileen bizipenak jasotzeko eta gela berrituak ikusteko aukera izango dugu. Ekitaldiari bukaera luntx batekin emango diogu.

Ipuin kontaketa ostegunean

Ikastetxeko HHko 2 urtekoen gelan KONTALARI BI taldearen ipuin kontaketa izango dugu arratsaldeko 17:30etan. Ipuin kontaketa hau Zizurkilgo 0 - 2 urte bitarteko haur guztiei zuzendua izango da. Beraz, hemendik guztiei gonbidapena luzatzen diegu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!