Pedro Mari Otañon euskarak 365 egun

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2017ko azaroaren 17a

Eusko Jaurlaritzak eta Topaguneak Euskarak 365 egun kanpaina martxan jarri dute 2018rako. 2018 azaroa-abenduan Euskal Herriko herri guztiei euskara hutsean aritzeko erronka bota diete.

Zizurkilen azken urteotan egin diren kanpainen harira, Zizurkilgo Pedro Mª Otaño eskolan 2017ko Euskararen Astearen inguruan euskara hutsean aritzeko kanpaina egingo dugu. Une hauetan haur, guraso, irakasleen artean kanpaina martxan jarri da: Guraso eta irakasle talde batek Euslider formakuntza jaso zuten eta bertan, aurtengo euskararen asterako, aho bizi, belarri prest eta bihotz bero pertsonaiak sortu eta 4 egunez kanpaina martxan jartzeko erronka bota zen.

Txapetako irudia izango dena aukeratzeko marrazki lehiaketa antolatu da senide eta ikasleen artean eta ikasleen bozketa ondoren baditugu gure Aho bizi, belarri prest eta bihotz beroak!! Orain konpromisoak hartzeko garaian gaude. Haurrak eta irakasleak aho bizi izango ditugu, euskara hutsean aritzeko konpromisoa hartuko dutelarik; eta gurasoei aho bizi, belarri prest (hitz egidazu euskaraz esanahia duen txapa) edo bihotz bero ( euskararekiko begirunea adierazten dut) aukeratzeko gonbita egingo zaie. Otañon ereiten den hazi hau 2017ko abenduan herrira zabaldu nahi da eta herriko talde eragile guztiei testigua hartzeko aukera emango zaie.

Bestalde, Galtzaundik Tolosaldean aurtengo abenduaren 3aren inguruan herri guztien arteko ekintza bateratu bat proposatu du. Otañok herriari lekukoa pasatzeko Galtzaundik proposatzen duen ekintza hau erabiliko da eta, bertan, herriko talde eta eragile guztiek lekuko hori jasotzea izango litzateke interesgarria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!