Auzolanean ikasgelak margotzen

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2017ko urriaren 31

Auzolanean ikasgelak margotz 1 1509465098801
Auzolanean ikasgelak margotz 8 1509465134277
Auzolanean ikasgelak margotz 10 1509465143319
Auzolanean ikasgelak margotz 2 1509465104396
Auzolanean ikasgelak margotz 3 1509465109332
Auzolanean ikasgelak margotz 4 1509465114519
Auzolanean ikasgelak margotz 5 1509465118993
Auzolanean ikasgelak margotz 6 1509465123978
Auzolanean ikasgelak margotz 7 1509465129034
Auzolanean ikasgelak margotz 9 1509465139130

Joan den asteburuan 35 guraso elkartu ziren Pedro Mari Otaño eskolan ikasgelak auzolanean margotzeko. Honako gutuna prestatu du Onbu guraso elkarteak:

P.Mª Otaño eskolako argiak piztuta ikusiko zenituzten asteburu honetan... Lasai, ostiralean inor ez zen ahaztu ateak itxi eta argiak itzaltzeaz. Gauza handia gertatu da paretaren beste aldean!

Ikasturte honetan Haur Hezkuntzan, Sopuertako Labaluga ikastetxeko hezitzaileak bidelagun hartuta, proiektu berri bat jarri da martxan. Beraien esperientziatik abiatuta, gure eskolan egiten dugun hori hobetzen eta pulitzen lagunduko digute eta nola ez lanerako modu berriak irakatsiko dizkigute.

Bide honetan espazioaren berrantolaketa eta egokitzea ezinbestekoak dira eta honetarako HHko geletako paretak eta altzariak kolore neutro bat izateak, berebiziko garrantzia du. Arrazoi estetikoez gain, lanerako gune lasaiak sortzea da asmoa, gure haurrentzat, esperimentatu eta jakintzak eskuratzeko guneak prestatzea, alegia.

Eta gurasook proiektuarekin bat eginda gure ekarpena eginez lan horretan laguntzeko konpromisoa hartu dugu. Horretarako pasa den asteburuan komunitate osoari deialdia luzatu genion eta hainbat guraso, senide eta herritar asteburuan auzolanean aritu gara gelak eta altzariak margotzen.

Eskerrak eman nahi dizkiogu, astean zehar prestaketa lanetan eta asteburuan margotzen aritu diren guztiei. Beste behin ere gure eskolan auzolanean ametsak egi bihurtu daitezkeela frogatu da. Gora zuek!

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!