Pedro Mari Otañok Fraisororekin duen harremana saritu dute

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2017ko irailaren 29a

Pedro Maria Otaño ikastetxe publikoak aipamen berezi bat jaso zuen urteetan zehar Zizurkilgo Fraisoro egoitzarekin izan duen harremana eskertzeko.

Orona enpresak Hernanin duen egoitzan banatu zituen atzo Matia Fundazioak III. Matia zaleak ekitaldia ospatu zuen.

Pedro Mari Otaño ikastetxeak Fraisoro egoitzarekin duen harremana garrantzitsutzat du ikasleen hezkuntza integralari begira eta urteetan zehar horrela jarraitzeko asmoa du.

Ikastetxeak eskerrak eman dizkie Fraisoroko aiton-amonei eta hezitzaileei eurekin lan egiteagatik eta guztien arteko elkarbizitza osasuntsu hau sendotzen jarraitzera animatu ditu guztiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!