“Bazen behin, Aiztondo bailarako bailaran Zizurkil izeneko herrixka bat. Bertan ametsak egi bihurtzen ziren eskola bat zegoen, P.Mª. Otaño izenekoa eta urtero ekainaren bigarren larunbatean ikasturte amaierako festa ospatzen zuten…” Horrelaxe hasiera eman diogu aurtengo festari, ipuin batean bezala eta ipuinak kontatuz.
Suziriak airera, erraldoiak eta buruhandiak dantzan eta musika gelan lasaixeago egon nahi zutenekin ipuin kontalaria. Konturatzerako ikasleak oholtza gainera igotzeko garaia iritsi da. Ondo merezitako txalo zaparrada edarra jaso dute guztiek. Tartean izaten diren une hunkigarrien artean, aurten Mikel Tejeriari egin zaion omenaldia aipatu behar. Eskola kirolarekin batera, Mikelek 25 urte bete ditu gurekin. 25 belaunaldi, ikasturtez ikasturte, inongo bereizketarik gabe, kirolaz gozatzeko aukera emanez.
Beste belaunaldi bat agurtu dugu, malko gazi-gozoak tartean eta hurrengo ikasturtean 2 urteko gelan gurekin izango direnak ere festara gerturatu dira. Beraien ibilbide berrian hoberena opa diegu guztiei.
Eta giro ezin hobean pasa dugu eguna: bazkaria, puzgarriak eta jolasak, eskulan tailerrak… gure festan ezinbestekoak bihurtutakoak. Irakasleak eta gurasoak hortxe egon dira, egun hau biribila izateko ilusioz lan egiten. Ez genuen besterik espero. Bejondeizuela danoi!!
Eta festa aurrera ateratzeko, beti bezala, modu batera edo bestera lagundu digutenak aipatu nahiko genituzke: Comercial Urraki, Garazi Loradenda, Joxean Harategia, Edurne fruta-denda, Ogi-zuri okindegia, Itsaso zentroa eta Olatz Arregi kinesologa, Egarri taberna, Bordatxo Edaritegia, Argi karrozeriak, Dia Supermerkatua, Zizurkilgo Udala, Erraldoiak, buruhandiak eta trikitilariak… eta zu zeu, lagundu badiguzu eta hemen aipatu ez bazaitugu ere.
Beste ikasturte bat, beste udara bat… iraila arte batzuei, ondo bizi besteei. Polita izan da elkarrekin lan egitea.
OMBU GURASO ELKARTEA
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!