Zizurkilgo erraldoi eta buruhandiak eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2017ko maiatzaren 29a

Egun berezia izan zen asteazkenekoa. Haur hezkuntzako haurrak erraldoi eta buruhandien inguruko proiektu batean murgildurik egon dira hiruhileko honetan.

Besteak beste, aste santu aurretik Tolosako Ferialekuan izan ziren bertako erraldoiak bisitatzen. Eskolan beraien buruhandi eta erraldoiak sortzeko aukera ere izan dute eta proiektua sakontzeko herrian ditugun 4 erraldoien historia ezagutzeko aukera izan dute Iker Urruzolaren eskutik. Amaiera borobila izan dute, gimnasioan bertatik berta Bernarda, Maurizio, P.M. Otaño eta Joakina ikusi eta ukitzeko aukera izan baitute. Buruhandiak eta Anastasio ipotxa ere soinean jantzita ibili dira eta agurtzeko P.M. Otaño erraldoiarekin batera haurrek dantza egin dute. Eskerrik asko haurren amets hau egi bihurtu dadin parte hartu duzuen guztioi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!