P. Mª. OTAÑO IKAS KOMUNITATEA CAMBRIDGE UNIBERTSITATEAN

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2017ko maiatzaren 19a

Berri pozgarria gaso dugu Pedro Mª Otañoko kideok. Joan den urtean gure ikas komunitatea ezagutzera emateko herriko eragile, ikasle, ikasle ohi, guraso, irakasle eta udaleko kideen parte hartzearekin grabatutako bideoa “Cambridgeko” unibertsitateak ingelerazko azpitituluekin itzuli du bertako ikasleei proiektu arrakastatsuen artean ikas komunitatea zer den azaltzeko. Horrelako keinuek lanean gogotsuago jarduteko indarra ematen digu. Esaterako, azken hilabete hauetan beste erronka batean murgildurik gaude, “gatazken ebazpenak eredu dialogikoan oinarriturik” elkarbizitzarako plan berria eratzeko bideari ekin diogu. Eskolan girotze lanetan gabiltza, geletan ikasleekin ekimen ezberdinak eginez eta guraso eta irakasleak elkarlanean gaiaren inguruan informazioa jasoz eta ideiak tertulietan elkartrukatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!