Haur eta gazte literaturaren nazioarteko eguna ospatu dugu

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2017ko apirilaren 1a

Ostiralean, olerkiak eta abestiak ikasteko aukera izan zuten haurrek eta animaliek elkarlanean ilargia nola dastatu zuten ikusi ahal izan zuten. Jarraian, liburuzainen eskutik orri-markatzaileak sortzeko tailerra egin zuten. Haurrek zein gurasoek oso gustura hartu zuten ekimena.


Gogorarazi, gurasoak direla ekimen hauen bultzatzaile nagusiak. Haurrengan irakurzaletasuna sustatzeko bidean, behin eta berriz eredu izanik, haur eta gazte literaturaren inguruan antolatzen diren ekintza hauek antolatuz. Irakurtzea bultzatzeko irakurriz, ipuinekin gozatuz, ipuinetara gerturatzeko gonbita eginez.

Horrelako ekimenek helburu asko betetzen dituzte eta sentsibilitate ezberdinen elkargunea dira. Esaterako, atzokoan gertatu zena oso berezia izan zen. Ama erdal hiztun bat izan zen ipuina euskaraz kontatu zuena, lotsak eta beldurrak alde batera utzirik, berea ez den hizkuntza batean aritu zen, ezin hobeto. Ausardia erakutsi zuen eta bertaratu ziren haur eta helduentzat eredu izan zen. Euskararen alde 20. Korrika herriz herri dabilten honetan ere Zizurkilen euskararen aldeko keinu polita izan zen atzokoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!