Haur eta gazte literaturaren nazioarteko eguna Plazida Otañon

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2017ko martxoaren 31

Ostiraletan Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian egiten den ipuin tartea aprobetxatuko dute egun hau ospatzeko.  Gaur, 17:45ean izango da hitzordua.

 

Ombu guraso elkarteko kideek ipuin kontaketa egingo dute eta jarraian, liburuzainen eskutik literaturarekin zerikusia duen eskulan tailer bat egingo dute.

Haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko gauzatzen ari diren ekintzen artean beste bat dute gaurkoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!