Eskola egun bat plazan

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2017ko otsailaren 3a

Ikas-komunitate proiektuaren baitan, herritar orori irekitako ekitaldia antolatu genuen urtarrilaren 31n.

Eskola egun bat plazan irudikatu genuen urtarrilaren 31n; eskolako hormak atzean utzi eta irakasleak, gurasoak eta ikasleak, geletako materiala soinean, plazan bertan festa giroan lan egin genuen; herrian eta herriarentzat! 

Eskola egun bat plazan ikusteko aukera izan zen: HH2tik hasi eta LH6ko ikasleak lanean aritu ziren egunerokotasunean aritzen diren moduan: talde interaktiboak, tertuliak, esperimentazioa, ipuin kontaketak, artea, irratia, baratzea...Ikas-komunitateko bideoa proiektatu genuen eta txokolate beroa hartuz emango genion amaiera ekimenari.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!