Gazte gara gazte

Gozatuz, gozarazi

Erabiltzailearen aurpegia Oier Gastesi Tolosa 2025eko apirilaren 11

Zuriñe Cipitria Muxutruk erromeria taldeko kidea eta Haitz Gurrutxaga 'DJ Txekor' pasa dira saiotik, agenda estua izango duten hilabeteen atarian.

Zuriñe Cipitriak ia ehun emanaldi egin ditu Muxutruk erromeria taldearekin, eta orain arteko esperientzia eta bizipenak kontatu dizkigu. Haitz Gurrutxaga irurarra ere festak girotzen ibiltzen da nahasketa mahaiarekin, 'DJ Txekor' izenpean. Datozen hilabeteetan festarik festa ikusiko ditugu biak eskualdeko zein inguruko herrietako jaietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!