Gazte gara gazte

Meza luzagarria? Tipo horta!

Erabiltzailearen aurpegia Oier Gastesi Tolosa 2024ko urriaren 17a

Xanti Nazabalekin batera aurkeztu dugu denboraldiko lehen saio bateratua.

Aktualitateaz gain, gau beltzaren jatorria eta beldurrezko istorioak kontatu ditugu. Gazteek parte har dezaten bi lehiaketa ere aurkeztu ditugu: Atariaren bideo-podkast lehiaketa eta Galtzaundi euskara elkartearena. Mikel Sarriegik urriaren 26an Tolosako dantzak eta horiek izandako bilakaera hizpide izango dituen saiora joateko gonbita ere egin dugu. Esteka honetan eman daiteke izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!