Gazte gara gazte

Amaierako agurrak

Erabiltzailearen aurpegia Oier Gastesi Tolosa 2024ko ekainaren 20a

Batxilergoa eta USEko azterketak burutu ostean, saiotik pasatu dira Joxe Zeberio, Irati Jauregi eta Maider Iraola ikasleak.

Tolosako ikastetxe bakoitzean ikasten aritu diren hiru ikaslez osaturiko solasaldia izan da saioaren ardatza. Bizipenak, emozioak eta esperientzia pertsonalak kontatzeaz gain, aurrera begira zer ikasketa egiteko asmoa duten ere aipatu dute etapa amaiera honetan.

Horrez gain, Etxepare lizeoko bi ikasle pasatu dira saiotik, azterketak eurena ez den hizkuntzan egitera behartuta daudela salatzeko eta Azterketak euskaraz mugimendua azaltzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!