Pasahitza (zaharra)

Gero eta azkarrago hasi

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Ozaita 2019ko martxoaren 27a

"…gero eta azkarrago hasi, orduan eta hizkuntza gehiago ikas daitezke, eta hobeto. Bakarka bai, baina ez dago gizarte eleaniztunik mundu osoan. Normalean, estatuek hizkuntza ofizial bat izaten dute, eta bi dituztenean, ez dago haien arteko orekarik; ez dago eredurik munduan”. Maria Jose Azurmendiren hitzak dituzue, soziolinguista eta psikologian katedraduna, besteak beste.

Beraz, euskaltzaleok, ez gaitezen tronpa! Euskara nonbait biziko bada modu normalizatuan, lur eremu honetan izango da edo ez da izanen. Euskara ardatz duen gizarte elebakarra izango da, edo diglosiko, euskara bigarren mailako izango dena. Elebitasuna, beraz, erdaldundutako eremuetako igarobidea dugu, tarteko helmuga. Arnasguneetan berriz, Tolosaldea kasurako, euskara lehenestetik elebitasunera igarotzea atzera pausoa da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!