Pasahitza (zaharra)

Txapela eta buru zapia

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Ozaita 2018ko azaroaren 28a

Euskaraldian murgilduta gabiltzan honetan, dagoeneko parte hartzaile bakoitzak izango ditu bere bizipen gozo nahiz garratzak, euskaldun gisa jardutea, hemen eta orain, ez baita makala.

Ahobiziok, ariketa sozial honetan, hainbat konpromiso hartu ditugu, tartean, ezezagun guztiei lehen hitza euskaraz egitea. Erreza dirudi baina konturatuko zineten ez dela hala.
Tolosaldeko Hamaikakoko kide den Tarba Dedah gazte ikaztegietarraren hitzek zer pentsatua eman didate.  Duela zortzi urte etorri zen Euskal Herrira Saharatik. Euskaraz ondo egiteko gai da, eta lehen hitza ere euskaraz egiten du sarri. Ahobizi izan zitekeen baina Belarriprest izatea erabaki du. Izan ere, berari euskaraz egitea nahi du, oraindaino inork gutxik egin baitio bere itsura fisikoa dela eta. Kanpotarra, hots erdalduna, da besteen begietan.
Euskaraldiak Ahobizioi  barruan daramagun Franko txikiaz jabetzeko balio beharko liguke. Jabe gaitezen, gure kaleetan, jada ez dela agure euskaldun txapeldunik ikusten. Bai, ordea, buru zapia daramaten eta euskaraz bizi nahi duten emakume euskaldunak, nahiz eta beste lurralde batean jaioak izan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!