Pasahitza (zaharra)

Aukeratu rola

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Ozaita 2018ko urriaren 3a

Euskaraldia bertan da. Abian da, dagoeneko, euskararen erabilera soziala emendatzeko ariketa sozialerako izen ematea. Euskaraldia.eus webgunean, zure herriko hainbat tokitan edota Galtzaundin eman dezakezu izena.

Parte hartzeko bi roletako bat aukeratu behar da. Ahobizi izatea aukeratzen baduzu, 11 egunetan ezagutzen ez duzunari gutxienez lehen hitza euskaraz egingo diozu, eta euskaraz ulertzeko gai den orori, euskaraz, lehen hitzetik hasi eta azkenekoraino. Eta Belarrriprest izatea aukeratzen baduzu, zuri euskaraz egiteko eskatuko diozu parekoari eta zuk euskaraz nahiz erderaz erantzungo diozu.  
Baina zergatik parte hartu Euskaraldian? Euskararen erabilera ez aurrera eta ez atzera dagoen honetan, maila sozial eta pertsonalean pausu bat aurrera eramateko.
Rola aukeratzeko, zure ohiko hizkuntza praktika aztertzeko ariketa egingo duzu. Une horretan jabetu zaitezke zein den zure egoera eta erabaki, kontzienteki, Euskaraldian hartuko duzun rola. Gerora, zure burua prestatzeko aukera izango duzu, 11 egun horietan, eroso eta lasai aritu zaitezen sortuko diren egoera berrietan. Izan ere, Euskaraldia euskararen aldeko kanpaina bat baino Euskaraz egiteko ahalduntze sozial masibo bat izango da.
Nik dagoeneko eman dut izena Euskaraldian, eta zuk?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!