Pasahitza (zaharra)

Ez dadila haria eten

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Ozaita 2018ko uztailaren 3a

Asteburua. Amezketako herri sarrera. Karpa koloretsu bat zelaiaren erdian. Zer izango eta, lehen zirku euskalduna, Gure zirkua, gure-gurea.

Lehen asteburuan arrakasta itzela izan omen du. Herriz herri ibiliko da orain, zirkuaren magia eta euskara herriz herri zabaltzen. Bejondeiala, Iker, gure hizkuntzan hutsunea betetzeagatik. Bejondeiala, txikitako ametsak egia bihurtzen saiatzeagatik.

Izan ere, azken 50 urteotan gure hizkuntzak aurrera egin badu, horrelako jende ekintzaileengatik izan da. Txisteak grazia erderaz bakarrik omen zutenean, plazaz plaza txiste kontalari ibili zinatenok; musika makarrena euskaraz egin duzuenok; bertsoa baserri girotik antzokietara eraman duzuenok; euskaraz lanean normal-normal zabiltzatenok;  euskarazko komunikabideak sortu zenituztenok, fisika nuklearra euskaraz ere egin zitekeela demostratu zenutenok…. eskerrik asko guztiei. Ez dadila haria eten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!