Euskal Herriak ere gaurdaino nazio izaera mantendu badu, bere hizkuntza, belaunez belaun transmititu, hiztun berriak erakarri eta batez ere hiztunek berau erabili dutelako izan da, oztopo guztien gainetik. Gure baitan ditugun erdarek, ordea, erabateko nagusitasuna dute gure Herrian, bi Estatu indartsuren eta beste ia estamentu guztien babespean.
Etorkizunean ere, euskararen geroak baldintzatuko du Euskal nazioaren bilakaera eta balizko Euskal Estatuaren eraikuntza. Izan ere, Txillardegik zihoen moduan, “euskara da gure aberria”.