Pasahitza (zaharra)

Azaroak 25

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Ozaita 2017ko azaroaren 21a

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna sanferminetako talde bortxaketaren epaiketarekin batera izango da aurten. Gertakari lazgarri horrek euskal jendartea asaldatu zuen.

Nabarmentzekoa izan zen erantzun herritarra, baita hortik hilabete batzuetara Gasteizen burutu zen manifa nazionala ere, Feministok prest; 11 eraso, 12 erantzun, goiburu izan zuena. Urtez urte eta erasoz eraso Mugimendu Feministak erantzuna artikulatu eta afera mahai gaineratzea eta erakunde publikoak inplikatzea lortu du. Bejondeiela, bejondeizuela.

 

Baina, zein da gizonok hartu behar dugun jarrera? Azaroaren 15an, 24 gizon eta emakumezko bat batu ginen Anoetan, “Berdintasuna gizonen ardura ere bada” izenburua izan zuen hitzaldi-solasaldian. Mikel Otxotorenak gidatuta, matxismoaz, gizonek ditugun pribilegioez edota indarkeria matxistaz jardun ginen, besteren artean.

 

San Ferminetako gertakariak izebergaren punta badira ere, hauek, askotan ikusezin diren eguneroko indarkeria mota anitzetan oinarritzen dira. Guztiz normalizatuta daude jarrera eta komentario matxistak esparru jakinetan. Gizonezkoak nagusi garen esparruetan ohikoa da. Berauek identifikatzea eta moztean jarri beharko genuke arreta berdintasuna helburu dugun gizonok. Badago lana, badaukagu lana. Kontuan hartu San Ferminetako boskote madarikatu horrek whatsapp taldearen babesa zuela, ez zituen taldeko inork salatu bederen.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!