Aulkitik: Maddi Lakunza

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Lakunza 2015eko apirilaren 29a

Azken aurreneko partida, irabazteko aukerak izan arren aurkaria gogor azaldu zen eta ezin izan genuen guk nahi genuen bezala jolastu. Partidua amaitu ostean bagenuen zer ospatu (nahiz eta garaipenagatik ez izan), horregatik mahai handi baten inguruan elkartu ginen 17 lagun.

Denboraldia amaitzen ari da eta ez nuke jakingo hitz soil batez laburtzen, baina agian denboraldi gazi gozoa izan dela esan nezake. Aurten lehen aldiz talde polit eta lehiakor baten aurrean aurkitu gara baina ezin izan diogu guztiz zukua atera. Nahiz eta gauzak nahi bezala ez atera, akatsetatik ikasten da eta oraindik ere akats egingo dugu ikasten jarraitzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!