Pasahitza (zaharra)

Erruarekin, geure buruari kalte

Erabiltzailearen aurpegia Leire Intza 2021eko apirilaren 8a

Komunikazio ez bortitzaren hileroko tartean, Leire Intzak erruaz hitz egin nahi izan du.  Sarritan, erruaren bidez kalte handia egiten diogula geure buruari azpimarratu nahi izan du, eta geure burua epaitu eta zigortu egiten dugula. Horren gaineko azalpenak eman ditu.

Ikasturte honetan jendearen parte hartzea nahi dute, eta gaiak, zalantzak, proposamenak edota esperientziak konpartitzeko ataria@ataria.eus helbidera idatzi dezakete komunikazio ez bortitzean interesa dutenek, eta jarraian hilean behineko saioan hortaz hitz egiteko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!