Pasahitza (zaharra)

Hor azpian, maindirepean

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2019ko otsailaren 8a
Hor azpian, maindirepean,
munduko argi guztia dago.
Beldurra uxatzen dit gauean,
bakardadearen malura kentzen.
Argi handia da, etzana eta zabala,
eta zure biriketatik hartzen du arnas,
zure begietan egiten zuzi.
Ukitzen dudanean -une oro ukitu
nahi nuke- keinu egiten dit,
dardarizoka eta urdin, eta esaten dit
igotzeko, igotzeko bere gailurrera,
hala hobeto maita zaitzadan,
urrunago eta betiko, zu,
argia bera zarena, baina ederragoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!